MUMIA ABU-JAMAL ASKATU!
30 URTE ESPETXEAN
http://mumiaaske.wordpress.com/
Mumia Abu-Jamal, Philadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen zuen Pantera Beltza Alderdiko
kide ohi, ekintzaile eta kazetari ezaguna, 1981eko abenduaren 9an
Daniel Faulkner polizia zuria erailtzeagatik heriotza zigorrera izan zen
kondenatua. Pistola hori Mumiak erabili zuela esaten zuen froga
finkorik ez zegoen gau hartan; bala Mumiak berak jaso baitzuen polizia
haren eskutik eta lurrean jausita baitzegoen. Bi hilabete geroago ordea,
ospitalean Mumiak gertakizunaren ardura hartu zuelakoaz “oroitu” zen
polizia. Tiroketaren ondoren, gertakizunaren tokitik gizon bat ihesi
atera zela adierazi zuten 5 lekuko. Alabaina, epaitua eta heriotzara
zigortua izan zen Albert Sabo epailearengandik, zoritxarrez EEBBan
afroamerikar gehien heriotza zigorrera bideratzeagatik ezaguna den
epaile jauna.
80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren
aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere
errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia
aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren
presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute.
Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako
baldintzazko defentsa saihestu dute.
EEBBetako eta mundu osoko kaleetan
Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak
indargabetuak gelditu ziren eta 2001era pasa zioten heriotza sententzia
kaleratzeko epea; nahiz eta Mumia erruduntzat jo. 2008ko martxoaren 27an
Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak Mumiaren errudungabetasuna
erakusteko epaiketa berri baten aukera ukatu arren, heriotza zigorra
bertan behera utzi zion. Eta 2009ko apirilaren 6an, Auzitegi Gorenak
gora jotzeak ukatu zizkioten, epaiketa berri baten aukera guztiz
ekidituz.
Baina 2010eko urtarrilaren 19an Mumiaren
egoera txarrerantz egin zuen, Auzitegi Gorenak heriotza
zigorra berrezarri bait zion. Kasua berriz aztertzeko asmoarekin beheko
beste auzitegi batera bideratu ze, Frank Spisak neonazioaren kasuan
Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezartzeko erabakiaren aurrean.
2010eko azaroaren 9an, Hirugarren
Zirkuituak bi kasuen heriotza zigorraren inguruko argudioak entzun
zituen, eta inorrek espero ez zuenean, Auzitegi Gorenaren presioa
gainditu eta zera jakinarazi zuen: “Sententzia zehazteko entzutegi bat burutu gabe, Filadelfiako fiskaltzak ezin du Mumia Abu-Jamal hilarazi”.
Ondoren, 2011ko apirilaren
26an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak biziarteko zigorra onartu
eta heriotza zigorra bertan behera utzi zuen, exekuzio
hori Konstituziotik at zegoela argudiatuz. Epaimahaiak 2008ko erabakia
babestuz, heriotza zigorra berriz ezeztuz. Filadelfiako poliziaren
eskutan dagoen Fiskaltzak Auzitegi Federalaren erabakia gora jo zuen,
eta azkenik, 2011ko urriaren 11n Auzitegi Gorenaren sententziaren
arabera, Fiskaltzak Mumia exekutatu ahal izateko epaiketa berri bat
antolatu beharko du.
Bistan da EEBBko auzitegi sisteman,
Mumiarentzako justizia aukerarik ez dagoela. Heriotza motela suposatzen
duen bizi osorako zigorra du, eta Estatuaren heriotza mehatxua zutik
mantentzen da. Azken finean,
Mumia, munduko preso politiko esanguratsuenetarikoa dugu,
Pantera Beltza Alderdiko kide izateagatik,
MOVE erakundea
bultzatzeagatik edota bere izaera eta adierazpen iraultzaileengatik
sistemak gatibu duelako. Eta bere isolamenduko gelaxkatik espetxeak
diren kontzentrazio esparruei buruz, inperialismoaren azpijokoen
azterketei buruz, erresistentzia istorioei buruz, eta munduko borroka
sozial guztiei eta preso sozial zein politiko guztiei elkartasuna
helaraziz egunero idazten digu. Isolamendua hautsiz, jada 6 liburu
idatzi ditu eta bere irratsaioak munduan zehar zabaltzen dira.
“Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua
den Mumia Abu-Jamalek, 30 urte daramatza Pensilvaniako SCI Greene
espetxean preso politiko moduan, bizi osorako zigorraren eta heriotza
zigorraren artean borrokatzen, heriotza eta bizitzaren artean
borrokatzen.