15 mar 2011

IRTEERA SAGARDOTEGIRA!
Martxoak 26

Prezioa: 35€ (Autobusa+Afaria Otsua-Enea sagardotegian)
19.00etan irteera paseo estalitik, bueltatzeko ordua 4rak aldera Hernanin.

Apuntatzeko, Gaztetxean eta Aitor tabernan.
(Martxoak 23, apuntatzeko azken eguna)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Etiquetas: ,

1 mar 2011

INAUTERI FESTA!!

18:00etan barra librea
20:00tan Karaokea eta sari ematea:

- Abeslari onenaren saria
- mozorro indibidual originalaren saria
- talde mozorro originalaren saria
- Abeslari txarrenaren saria
- Mozorro eskasenaren saria

Gaztetxera sartzean baso bat emango zaizue eta aurreko urtean bezala itxi arte barra librea!!!

Sarrera 10€

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Etiquetas: ,

IZPURAKO ITXIALDIAN EGONDAKO 8 GAZTETATIK 4 ATXILOTU DITUZTE

Aiala Zaldibar Alavarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola atzeman ditu frantziar poliziak, Baionan eta Donibane Garazin.

AAMren oharra:

Aiala Zaldibar Alavarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola Izpuran astea pasatu zuten SEGIko 8 militanteetako lau atxilotu dituzte.

Goiz honetan Baionako San Andreseko aparkalekuan Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz del Pozo. Joan den larunbatean Kanboko kantaldiaren kari, Ipar Euskal Herriko hautetsi delegazio batek gazte horiek haien etxeetan hartzea erabaki zutela azaldu zuen. Aiala eta Bergoi geroztik Gamarteko kontseiluaria den Luxi Oxandabaratzen etxean instalatu ziren.

Polizia frantsesak ez du denborarik galdu beraz sarekada berri bat martxan ezartzeko. Paueko epaitegiak Bergoien kontrako euroagindua onartzen badu, Aialarenarekin egin zuen bezala, fite presondegi espainioletara urte luzeak pasatzera bidaliko dituzte, haien idei politikoak publikoki adierazteagatik.

Aitziber Plazaola eta Beñat Lizeaga Alice Leizegezahar, Europe-Ecologie-ko Akitania Herrialdeko kontseilariaren Uharte-Garaziko etxean bizi ziren.

Lau dira beraz momentuz gazte atxilotuak.

Elgarretaratzeak izanen dira arrats honetan 6.30tan Baionako kontsulatuaren aintzinean eta 7tan Lartzabaleko itzulgunean.

Bestalde, datorren larunbatean arratsaldeko 3tan Baionako San Leoneko itzulgunetik abiatuko den giza katean parte hartzea deitzen dugu.

Topatu.info

Etiquetas:

LAU BILBOTAR ATXILOTU DITU GUARDIA ZIBILAK

Espainiar berri agentziek eman duten informazioaren arabera gaur goizean atxilotuak Daniel Pastor, Lorena López, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain dira. Iturri horien arabera, ETAren aurkako operazioa da eta atxilotuak espainiar polizi baten aurkako atentatuarekin lotzen ditu Guardia Zibilak.
Goizaldean Grande Marlaskaren aginduz Guardia Zibilak burutu duen operazioan lau atxilotu egon dira:

- Danien Pastor (Bilboko Errekalde auzoan)
- Iñigo Zapirain (Bilboko alde zaharrean)
- Beatriz Etxeberria (Bilboko alde zaharrean, Iñigo Zapirainekin batera)
- Lorena Lopez (Bilbon, Errekalde auzoan)

Lauak Bilbokoak dira.

Gaur arratsaldean mobilizazioak burutuko dira alde zaharrean eta Errekalden. Lehen Barakaldon mobilizazioa izango dela aipatu dugu baina momentuz ez dugu horren berririk.

Dirudienez Iñigo Zapirain atxilotua ondoren Barakaldora eraman dute miaketa batean parte hartzera. Iturbide kalean Bea Etxeberriaren etxea miatu dute.

Lau atxilotuen abokatuek Habeas Corpusa eskatu dute, alegia, atxilotuak berehala epailearen aurrera eramanak izan daitezela. Bestetik, inkomunikazioa ekiditeko neurriak ere eskatu dituzte. Senideei beraien egoeraren berri ematea maiztasun batekin, konfidantzazko medikuaren bisita izatea zortzi orduro, eta atxiloaldi osoa kameraz grabatzea.

Bihar goizean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia burutuko du atxilotuen senideekin.

AMMren irakurketa:

Guardia Zibilak gaur goizean Bizkaian burutu duen polizia operazioa dela eta Amnistiaren Aldeko Mugimendutik benetako kezka azaldu nahi dugu atxilotuak izan diren herritarrek jasan ditzaketen tortura basatien aurrean. Guardia Zibilak sistematikoki erabiltzen du tortura horrelako polizia operazioetan, inkomunikazio aldia baliatzen dutelarik atxilotuei mota guztietako tratu txar físiko nahiz psikologikoak eragiteko.

Euskal Herrian abian den eta astez aste gorpuzten ari den prozesu politikoaren aurrean errepresioa da Espainiako Gobernuak hartu duen jarrera politikoa. Benetako prozesu demokratikoa baten aldeko lanak errepresioa du ordainetan oraindik orain. Honela
torturarekin, espetxearekin, sakabanaketarekin eta antzeko atxiloketekin erantzuten die Espainiako Gobernuak euskal herritarron askatasun, konponbide eta bake nahiei.

Errepresioaren aurrean mobilizazioa eta presio soziala areagotzea dagokigu. Horretan ari gara eta hori erakusten dute azken hilabeteotan burutuko ditugun masa mobilizazio ikaragarriek. Herritarron mugimenduak eta aktibazioak ekarriko du errepresioaren gelditzea eta desaktibazioa.

Zentzu honetan datozen egunetan Bilbo neta Barakaldon burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Topatu.info - Gara

Etiquetas: