1 mar 2011

IZPURAKO ITXIALDIAN EGONDAKO 8 GAZTETATIK 4 ATXILOTU DITUZTE

Aiala Zaldibar Alavarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola atzeman ditu frantziar poliziak, Baionan eta Donibane Garazin.

AAMren oharra:

Aiala Zaldibar Alavarado, Bergoi Madernaz del Pozo, Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola Izpuran astea pasatu zuten SEGIko 8 militanteetako lau atxilotu dituzte.

Goiz honetan Baionako San Andreseko aparkalekuan Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz del Pozo. Joan den larunbatean Kanboko kantaldiaren kari, Ipar Euskal Herriko hautetsi delegazio batek gazte horiek haien etxeetan hartzea erabaki zutela azaldu zuen. Aiala eta Bergoi geroztik Gamarteko kontseiluaria den Luxi Oxandabaratzen etxean instalatu ziren.

Polizia frantsesak ez du denborarik galdu beraz sarekada berri bat martxan ezartzeko. Paueko epaitegiak Bergoien kontrako euroagindua onartzen badu, Aialarenarekin egin zuen bezala, fite presondegi espainioletara urte luzeak pasatzera bidaliko dituzte, haien idei politikoak publikoki adierazteagatik.

Aitziber Plazaola eta Beñat Lizeaga Alice Leizegezahar, Europe-Ecologie-ko Akitania Herrialdeko kontseilariaren Uharte-Garaziko etxean bizi ziren.

Lau dira beraz momentuz gazte atxilotuak.

Elgarretaratzeak izanen dira arrats honetan 6.30tan Baionako kontsulatuaren aintzinean eta 7tan Lartzabaleko itzulgunean.

Bestalde, datorren larunbatean arratsaldeko 3tan Baionako San Leoneko itzulgunetik abiatuko den giza katean parte hartzea deitzen dugu.

Topatu.info

Etiquetas:

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio