28 feb 2011

AIALA ZALDIBAR ETA BERGOI MARDENAZ ATXILOTU DITU FRANTZIAR POLIZIAK

Izpurako itxialdian zeuden SEGIko 8 gazteetako bi dira hauek. Baionako aparkaleku batean zeudela izan dira atxilotua. Elkarretaratzeak deitu dira atxiloketa salatzeko.

Aiala Zaldibar Alavarado eta Bergoi Madernaz del Pozo, Izpuran astea pasatu zuten 8 SEGIko militanteetako bi atxilotu dituzte goiz honetan Baionako San Andreseko aparkalekuan. Joan den larunbatean Kanboko kantaldiaren kari, Ipar Euskal Herriko hautetsi delegazio batek gazte horiek haien etxeetan hartzea erabaki zutela azaldu zuen. Aiala eta Bergoi geroztik Gamarteko kontseiluaria den Luxi Oxandabaratzen etxean instalatu ziren.

Polizia frantsesak ez du denborarik galdu beraz sarekada berri bat martxan ezartzeko. Paueko epaitegiak Bergoien kontrako euroagindua onartzen badu, Aialarenarekin egin zuen bezala, fite presondegi espainioletara urte luzeak pasatzera bidaliko dituzte, haien idei politikoak publikoki adierazteagatik.

Elgarretaratzeak izanen dira arrats honetan 6.30tan Baionako kontsulatuaren aintzinean eta 7tan Lartzabaleko itzulgunean.

Bestalde, datorren larunbatean arratsaldeko 3tan Baionako San Leoneko itzulgunetik abiatuko den giza katean parte hartzea deitzen dugu.


EUROAGINDUEI EZ!

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEI BAI

topatu.info

Etiquetas:

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio