12 dic 2011

Ernioko kobazulora irteera



Pasa den larunbatean, egun ospatzen ari garen urtemugaren barruan, Ernioko kobazulora irteera egin genuen. Goizeko 9etan Gaztetxean bildu, eta 18 lagunez osatutako taldean Pagoeta inguruetara abiatu ginen. Akerzulo espeleologia elkartekoen laguntzaz, kobazuloan barrena hiru orduko txangoa egin genuen, honek eskeintzen dituen ikuspegi ederrez gozatuz. Ondoren, Debara itzuli eta Gaztetxean bertan baba jana egin genuen, lagunarteko giro paregabean.








Etiquetas: , ,

11 dic 2011

MUMIA ABU-JAMAL ASKATU!
30 URTE ESPETXEAN
 http://mumiaaske.wordpress.com/


Mumia Abu-Jamal, Philadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen zuen Pantera Beltza Alderdiko kide ohi, ekintzaile eta kazetari ezaguna, 1981eko abenduaren 9an Daniel Faulkner polizia zuria erailtzeagatik heriotza zigorrera izan zen kondenatua. Pistola hori Mumiak erabili zuela esaten zuen froga finkorik ez zegoen gau hartan; bala Mumiak berak jaso baitzuen polizia haren eskutik eta lurrean jausita baitzegoen. Bi hilabete geroago ordea, ospitalean Mumiak gertakizunaren ardura hartu zuelakoaz “oroitu” zen polizia. Tiroketaren ondoren, gertakizunaren tokitik gizon bat ihesi atera zela adierazi zuten 5 lekuko. Alabaina, epaitua eta heriotzara zigortua izan zen Albert Sabo epailearengandik, zoritxarrez EEBBan afroamerikar gehien heriotza zigorrera bideratzeagatik ezaguna den epaile jauna. 

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.
EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren eta 2001era pasa zioten heriotza sententzia kaleratzeko epea; nahiz eta Mumia erruduntzat jo. 2008ko martxoaren 27an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak Mumiaren errudungabetasuna erakusteko epaiketa berri baten aukera ukatu arren, heriotza zigorra bertan behera utzi zion. Eta 2009ko apirilaren 6an, Auzitegi Gorenak gora jotzeak ukatu zizkioten, epaiketa berri baten aukera guztiz ekidituz.
Baina 2010eko urtarrilaren 19an Mumiaren egoera txarrerantz egin zuen, Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezarri bait zion. Kasua berriz aztertzeko asmoarekin beheko beste auzitegi batera bideratu ze, Frank Spisak neonazioaren kasuan Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezartzeko erabakiaren aurrean.
2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituak bi kasuen heriotza zigorraren inguruko argudioak entzun zituen, eta inorrek espero ez zuenean, Auzitegi Gorenaren presioa gainditu eta zera jakinarazi zuen: “Sententzia zehazteko entzutegi bat burutu gabe, Filadelfiako fiskaltzak ezin du Mumia Abu-Jamal hilarazi”.

Ondoren, 2011ko apirilaren 26an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak biziarteko zigorra onartu eta heriotza zigorra bertan behera utzi zuen, exekuzio hori Konstituziotik at zegoela argudiatuz. Epaimahaiak 2008ko erabakia babestuz, heriotza zigorra berriz ezeztuz. Filadelfiako poliziaren eskutan dagoen Fiskaltzak Auzitegi Federalaren erabakia gora jo zuen, eta azkenik, 2011ko urriaren 11n Auzitegi Gorenaren sententziaren arabera, Fiskaltzak Mumia exekutatu ahal izateko epaiketa berri bat antolatu beharko du.

Bistan da EEBBko auzitegi sisteman, Mumiarentzako justizia aukerarik ez dagoela. Heriotza motela suposatzen duen bizi osorako zigorra du, eta Estatuaren heriotza mehatxua zutik mantentzen da. Azken finean, Mumia, munduko preso politiko esanguratsuenetarikoa dugu, Pantera Beltza Alderdiko kide izateagatik, MOVE erakundea bultzatzeagatik edota bere izaera eta adierazpen iraultzaileengatik sistemak  gatibu duelako. Eta bere isolamenduko gelaxkatik espetxeak diren kontzentrazio esparruei buruz, inperialismoaren azpijokoen azterketei buruz, erresistentzia istorioei buruz, eta  munduko borroka sozial guztiei eta preso sozial zein politiko guztiei elkartasuna helaraziz egunero idazten digu. Isolamendua hautsiz, jada 6 liburu idatzi ditu eta bere irratsaioak munduan zehar zabaltzen dira.

“Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua den Mumia Abu-Jamalek, 30 urte daramatza Pensilvaniako SCI Greene espetxean preso politiko moduan, bizi osorako zigorraren eta heriotza zigorraren artean borrokatzen, heriotza eta bizitzaren artean borrokatzen.

28 nov 2011


HEMEN DA XI. URTEMUGA! 
 
Aurtengo abendu osoan zehar ere hainbat ekintza burutuko ditugu Debako Gazte Asanbladaren 11. Urtemuga ospatzeko!

Hemen egitarauaren aurrerapen bat, nahiz eta guztiz osatua ez egon, joango gara zehazten! Adi kartelei, tuenti eta blogari!




ANIMATU ETA PARTE HARTU!
11 URTE 11 BORROKA


 D.G.A.


Etiquetas:

14 nov 2011



Debako Gazte Asanbladak duela 4 urte Madrilen Nazi-Faxista batek hil zuten Carlos Palomino gazte antifaxistaren oroimenez.

Oroimena eta borroka!

Debako Gazte Asanblada

5 nov 2011


Badator... Urtemuga!

Aurten ere Debako Gazte Asanbladak Debako Gaztetxearen 11. Urteurrena ospatuko du 11 Urte 11 Borroka lelopean. Aurtengoan ere ekintza ugari burutuko dira herrian zehar eta horretarako guztion laguntza ezinbestekoa da. Hemendik ere, urtemuga potente bat prestatzen laguntzeko deia luzatzen dizuegu. Besterik gabe!

Debako Gaztetxea, 11 Urte 11 Borroka

Animatu eta parte hartu! D.G.A.

Etiquetas: ,

25 ago 2011

HITZALDIA: "GIPUZKOAREN JATORRIA"

Irailak 1, arratsaldeko 19.00etan Debako Gaztetxean.

DVD emanaldia + solasaldia.

Hizlaria: Beñi Agirre

ANIMATU ETA PARTE HARTU!


Etiquetas: ,

1 jul 2011



UDAKO BIDEO EMANALDIAK!!

Udako igande gauetarako plan paregabea egongo da Debako Gaztetxean. Gaueko 22.00etan film emanaldiak emango dira, oraingoz 6 pelikula pentsatu ditugu. Baina egunak aurrera joan ahala agian pelikula gehiago botatzen ditugu.

Emanaldiak:

GRAN TORINO Uztailak 3

MALDITOS BASTARDOS Uztailak 10

EL SEÑOR DE LA GUERRA Uztailak 17

MILLION DOLLAR BABY Uztailak 24

CHE EL ARGENTINO Uztailak 31

CHE GUERRILLA Abuztuak 7

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

FANDANGO ETA ARIN ARIN IKASTAROAK!!!Añadir vídeo

Uztailak 4, 6 eta 7 arratsaldeko 18.00etan Debako Gaztetxean.



Ikastaroak Debako Gure Kai dantza taldeak emango ditu.




Jai Herrikoien Aldeko Kolektiboa.

24 jun 2011



BADATOR... GARAGARDO FESTA!!


Uztailak 8, Ostirala. Debako gaztetxian


Arratsaldeko 17.00etatik aurrera barra irekiko da


-Garagardo mota ugari.

-Txakurtxo beroak

eta giro paregabea!!


Nola ez, aurten ere Debako gaztetxeko udako jaialdi arrakastatsuena egingo dugu, Garagardo festa. Betiko legez, garagardoa, txakurtxoak eta sekulako jai giroa egongo da.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Etiquetas: ,