28 feb 2011

EUSKAL HERRIARI BABESA ADIERAZI DIOTE MILANEN 1500 LAGUNEK


Eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatu dituzte Euskal Herriarentzat Milanen. 1.500 lagun inguru batu ziren Milanen eginiko manifestazioan, “Hamaika herri, borroka bakarra” lemapean. Egunean zehar, trikitalari, txalapartari eta joaldunek Milaneko herritarrak harritu zituzten, bai eta errepresaliatu politikoen argazkiek ere.
Askapenaren oharra:

Euskal Herriarekiko V. nazioarteko elkartasun astea amaitzeko, Hamaika herri, borroka bakarra lelopean, manifestazioa egin zuten atzo ehunka lagunek Milanen (Italia). Cordusio plazatik abiatu zen martxan, 17:00etan. Askapenak jakinarazi zuenez, 1.500 pertsona elkartu ziren Euskal Herriari elkartasuna adierazteko. Italiako Euskal Herriaren Lagunak taldeko kideek hartu zuten parte ekimenean, beste herri batzuetako ordezkariekin batera. Besteak beste, Kurdistango, Bretainiako, Korsikako eta Irlandako ordezkariak izan ziren han. Euskal Herritik joandako ordezkaritza zabal bat izan zen manifestazioan: joaldunak, txalapartariak eta ehunka euskal herritar joan ziren Milanera, Askapenako hainbat kiderekin batera.

Giro alaitsuan egin zuten manifestazioa, trikitilarien erritmoaren laguntzarekin. Diritti civi e politici per il popolo basco. Autodeterminazione ora! zioen pankarta erraldoi batek zabaldu zuen bidea, Euskal Herriarentzat eskubide zibil eta politikoak eta autodeterminazioa eskatuz.

«Euskal Herria askatu» oihua nagusi izan zen Milango kaleetan, eta euskal presoen eskubideen aldarrikapenak ere presentzia handia izan zuen, preso eta iheslarien argazkiak erakutsi baitzituzten ibilbide guztian. Espainiako turismo bulegoaren aurretik pasatzean, torturaren kontrako kartelak itsatsi zituzten manifestariek, eta Kolonbiako gobernuaren kontrako oihuak entzun ziren herrialde horretako enbaxadaren ondotik igarotzean.

Hasi bezala bukatu zen atzoko manifestazioa: festa giroan. Gau partean ere aldarrikapenak segida izan zuen, Hesian eta Banda Bassotti taldeen kontzertuekin.

Buenos Airesen ere bai

Buenos Airesko kaleetara ere iritsi zen Euskal Herriarekiko elkartasuna, ostiralean, Euskal Herriaren Lagunak taldeak deitutako manifestazio batekin. Ehunka lagunek protesta zaratatsua egin zuten Espainiako kontsulatuaren atariraino, euskal presoen eskubideen aldeko pankarta baten atzean.

topatu.info

Etiquetas:

AIALA ZALDIBAR ETA BERGOI MARDENAZ ATXILOTU DITU FRANTZIAR POLIZIAK

Izpurako itxialdian zeuden SEGIko 8 gazteetako bi dira hauek. Baionako aparkaleku batean zeudela izan dira atxilotua. Elkarretaratzeak deitu dira atxiloketa salatzeko.

Aiala Zaldibar Alavarado eta Bergoi Madernaz del Pozo, Izpuran astea pasatu zuten 8 SEGIko militanteetako bi atxilotu dituzte goiz honetan Baionako San Andreseko aparkalekuan. Joan den larunbatean Kanboko kantaldiaren kari, Ipar Euskal Herriko hautetsi delegazio batek gazte horiek haien etxeetan hartzea erabaki zutela azaldu zuen. Aiala eta Bergoi geroztik Gamarteko kontseiluaria den Luxi Oxandabaratzen etxean instalatu ziren.

Polizia frantsesak ez du denborarik galdu beraz sarekada berri bat martxan ezartzeko. Paueko epaitegiak Bergoien kontrako euroagindua onartzen badu, Aialarenarekin egin zuen bezala, fite presondegi espainioletara urte luzeak pasatzera bidaliko dituzte, haien idei politikoak publikoki adierazteagatik.

Elgarretaratzeak izanen dira arrats honetan 6.30tan Baionako kontsulatuaren aintzinean eta 7tan Lartzabaleko itzulgunean.

Bestalde, datorren larunbatean arratsaldeko 3tan Baionako San Leoneko itzulgunetik abiatuko den giza katean parte hartzea deitzen dugu.


EUROAGINDUEI EZ!

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEI BAI

topatu.info

Etiquetas: