31 oct 2010

GAZTE KIROL-EN GARAIPENA


Aurreko ostiralean Gazte Kirolek futbito txapelketako bigarren partidua jokatu zuen polikiroldegian,Hachis Saint Germain-en aurka.Partida gogorra izan zen,Hachisekoek aurkari gogorrak direla erakutsi zuten eta, baina azkenean Gatze Kirolekoek garaipena erdietsi zuten.
Izan ere, lehen zatian markagailuak bi taldeen arteko parekotasuna erakutsi zuen,eta hala jarraitu zuen ere bigarren zatiko lehen minutuetan.Baina partida amaitzeko minutu gutxi falta zirela Iker Velak jarraian sartutako hiru golek errenta bikaina eman zieten Gazte Kirolekoei.Horrela azken emaitza 8-5 izan zen.
Urrengo partidua hilaren 5ean, ostirala, jokatuko dute,Fontanerias-en aurka.Beraz,ea animatzen zareten polikiroldegira joan eta gorridunak animatzera!




Etiquetas:

0 comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Enviar comentarios [Atom]

<< Inicio